Elurra mara mara Iruñean. Kalean geundela nire urte t’erdiko haurrak esaten zidan, “bira ama, elurra, elurra!” Eta txikia nintzen garaietan bezala sentitu naiz. Elurraren majiarengaitik hunkituta; Ezkaba txurituta, kaleak elurtutak, zoragarria! Silleta bultzatzeari utzi diot eta elur panpina egiteko gogoak sartu zaizkit. Lurrean aingerua egitea okurritu zait ere!
Baina erlojuaren diktadurak ametsetik esnatu nau, lanera berandu iritsi behar nintzen. Haurra utzi eta autobusgeltokira iritsi naiz. Villavesa 10 minututako atzerapenarekin zetorren. Iruña zeharkatzea kostatu zaigu eta lanera ordu laurden bat beranduago sartu naiz. Ordu laurden bat horrelako elurtearekin ez zait gehiegi iruditu. Baina lanean nengoela oraindik elurtearen zoriontasuna sentitzen nuela, nire amonaren hitzak etorri zaizkit burura, “etorriko da norbait eta izorratuko du”. Eta horrela izan da, Sergio Sayas twitterren “Zer egiten ari da Nafarroako Gobernua elurra kentzeko makinekin?”, Diario de Navarra Asironen inkonpetentziari buruz, etabar, etabar... Ez dute aukerarik galtzen eh?