Askotarikoak izan dira historian zehar grebarako arrazoiak, batzuk lan baldintzekin estuki lotuta, beste batzuk bestelako gai eta aldarrikapenekin, eta iraultzarako abiapuntua ere izan dira batzutan.
Aniztasun horren barrenean, aste honetako greba feminista aintzindaria da nazioartean, historikoki lan mundua bereiztu duen arrakala bat gainditzeko asmoa duelako. Izan ere, zaintzak lanak merkatu laboralaren kanpo zein barnean egiten dira, eta ohikoak diran horretan lanean dabiltzan langileen eskubide falta, egoera prekarioa edota askatasun falta. Lanbide feminizatuak eta arrazializatuak, kasu askotan.
Grebak, finean, lotura zuzena proposatzen digu: zaintza lanak bizitzarako ezinbesteko jarduerak badira, antolaketa politiko eta ekonomikoen erdian kokatu behar dira. Pertsona guztiok zaintzarako ditugun eskubideak bermaturik izan behar dira, eta horretarako, aldi berean, zainketa jardueretan aritzen diren langile guzitien eskubideak errespetaturik.
Hau guztiarekin, lan eskubideak ez ezezik, guztion bizitza kalitatea dago jokoan. Eskertzekoa da beraz, grebarako gonbitea. Beharrezkoa dugu azaroak 30eko greba feminista.