Berandu industrializatu zen Nafarroa, eta gutxi dira bere iragan industrialaren aztarnak. Izan ere, behin baino gehiagotan irudikatu da eskualdearen inguruko ikuspegi tradizionalista, bestelako ahotsak eta aztarnak isilaraziz. Horregatik, industriaren ondare arkitektonikoa ez da apenas zaindu, Iruñerrian ikusi dugun moduan, non duela gutxi desagertu den lantegi gehienen arrastoa.
Iruñerrian ez ezik, landa eremuan ere mespretxuz kudeatu dira iragan industrialaren aztarnak, eta horren adibide da Ekaiko zerrategiaren auzoa, gaur egun erortzear dagoena, eta Irati konpainiaren parte garrantzitsu bat izan zena.
- mendea zeharkatzen duen ondare industrial horrek sekulako garrantzia izan lezake, gure iragana hobeki ezagutze aldera, eta populazioa galtzen ari den eskualde baten dinamizariorako. Horregatik, Nafar Gobernuari eskatu zioten atzo eskualdeko eragile eta udaletxeek ondare hori zaintzeko proiektu bat.
Berriro ere, iraganak oraina eraldatzeko indarra izan dezake.