2011ko maiatza. Kanpaldiak sortzen dira Madrilen eta hainbat hiritan aurreko hamarkadako eredu ekonomikoari planto egiteko. Bizi bizian daude 2008ko krisiaren ondorioak: eskubide sozial eta politikoen murrizketa larriak. Guztion ahotan dago espekulazioan eta adreiluaren ekonomian oinarrituriko ereduaren porrota.
2021ko maiatza. Kanpaldia Lekarotzen. Ereduaren porrotaren jakitun ere, Nafarroako gobernuak eta enpresa batek adreiluaren ekonomiaren adibide argia den proiektu bati ekin diote azken urteotan, Aroztegia urbanizazio proiektuari, alegia. Berriro ere makroproiektu bat, berriro ere etxebizitza negoziorako bidea, aldi berean Nafarroako mendialdeko biztanleen beharrei bizkar emanez. Kasu honetan, gainera, trikimailu antidemokratiko bat, UGESa, erabiltzen du gobernuak Baztango biztanleriaren borondatearen gainetik pasatzeko.
Duela hamarkada bat bezala, kanpaldia izan da ereduari aurre egiteko modu nagusia, kasu honetan garaipen txiki bat eskuratuta, Aroztegiko obrak geldirik baitaude behin behinean.
Maiatzak 15a, manifestaziorako deia Baztanen. Maiatzak 15a, berriro ere, adreiluaren ekonomiaren aurka eta bizitza duinaren alde.