Osasuna: Klubaren txanda historian kokatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2020ko urr. 23a, 14:01

Gehiegizko presentzia publikoa du gizonezkoen futbolak gaurko gizartean, interes ekonomikoak, patriarkatuaren itzala, eta aspaldi erroturiko tradizio herrikoia direla medio. Tradizioa, bai. Tradizio asmatua, tradizio guztiak bezala, inoiz ez betikoa. Momentu historiko jakin baten ondorioa.

Futbola ere horrela jaio zen, eraldatzen ari zen gizarte batean. Kapitalismo industrialarekin batera, masa kultura zabaltzen ari zen garaian. Bere garaiko gizartearen dinamikek baldintzatua. Iruñean horrela jaio zen Osasuna taldea duela 100 urte. Oso gazte izanik, 36eko segada faxistak bere komunitatean sarraskia eragin zuen.

Berriki argitaraturiko liburu banarekin, bere momentu historikoan kokatu dute Osasunaren sorrera Mikel Huarte eta Esther Aldavek. Azken honek, Ramon Bengarayren bizitza eta erailketa ardatz hartuta, XX. mende hasierako Iruñeko historia ezagutzeko aukera ematen digu, bere ekimen kultural aberats eta gizarte gatazkekin.

Bi egile eta kolaboratzaile talde zabal batek bultzatu dute ekimen hau, estatuko futbol taldeen artean aitzindaria. Orain Osasuna klubaren txanda da, lekukoa hartuz eta faxismoak errepresaliaturikoak ofizialki omenduz, XXI. mendeko historian modu egokian kokatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!