Auzo ezerosoa

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2019ko eka. 14a, 15:01

Kontu jakina da: azken hilabeteotan Jarauta kaleko pisu batean gertatutakoa larria da oso. Heroina, erasoak, bortizkeria... Agerian gelditu da, berriro ere, Iruñeko Alde Zaharreko errealitate bat, ustezko gentrifikazioaz mintzatzean estalita gelditzen dena: gure auzoko etxebizitza askoren egoera penagarria.

Arazo estrukturala, bai, baina horri beste faktore bat gehitu behar zaio, zalantzarik gabe. Nafarroako hainbat botere egiturentzat auzo ezeroso da Alde Zaharra. Sare sozial trinkoa duena, tradizio ezkertiarra duena. Horregatik, bizitza aberats hori oztopatu nahian, hainbeste arazo jarri dizkigute azken hamarkadetan auzokideoi. San Frantzisko eskola edota Nafarroako Liburutegi Orokorrarekin gertaturikoa horren adibideak dira.

Azken hilabeteotan epaileek zein poliziek Jarauta kaleko etxebizitza horretan gertatutakoarekin izandako utzikeria ere horren adibidea da, nire ustez. Seguruki hori izan da erasoen eta narkotrafikoaren inpunitatearen arrazoi nagusienetako bat.

Horren aurrean, beharrezkoa da gizartearen mobilizazioa, auzoko bizitza defendatzeko, baina mobilizazio horrek ez luke, inolaz ere, lintxamendurako bidea hartu behar. Bide hori izaten da, askotan, populismo punitiboarekin bilakatzen dena, eta arazoak konpondu beharrean, elikatu baino ez ditu egiten, dinamika arriskutsuak bultzatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!