Haserre. Oso haserre

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2019ko urt. 11a, 14:42

Haserre nire auzoko, Alde Zaharreko kaleak poliziaz bete dituztenekin. Haserre atzo Iruñeko udaleko aurrekontuak geldiarazi zutenekin. Haserre dogmatismoarekin. Haserre multinazionalek menperatutako Iruñerria batean, non Zara edota Ikea zabaltzen diren, gaztetxe bat lehen mailako arazotzat hartzen dutenekin. Haserre haien partiduko barne arazoei aldaketaren egonkortasunari baino garrantzi gehiago eman diotenekin. Haserre azken lau urteotan udal gobernuko talde txikiekin akordio zintzoak lortu nahi izan ez dutenekin.

Haserre bai. Bereziki haserre, atzo, Aranzadiko zinegotziekin. Geroa Baiko gobernuarekin. Baina ez horiekin soilik.

Harrigarria bada ere. Politikari askok, aldaketaren indar guztietakoek, ez dute ulertu nahi izan aldaketa anitza dela, eta aniztasun hori zaindu behar zela. Aniztasun horren kudeaketa izan behar zela lehentasuna, Iruñeak eta Nafarroak bizi izandako momentu historiko batean. Aukeraz beteriko momentu historiko batean.

Triste nago, bai, baina bereziki haserre.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!