Intsumisioa: patiotik parkera

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko urr. 5a, 14:39

Bitxia da oso paseatzeko modua espetxeko patioetan. Ikusi nuen lehendabizikoan urduria, oso azkarra, eta absurdo xamar iruditu zitzaidan. Alde batetik bestera, igeritokian bezala, hamaika joan eta etorrietan. Egun gutxitan, hala ere, ni ere horrela ibiltzen nintzen, batzuetan taldeka, bestetan bakarka. Horrela ibili dira paseatzen milaka gatibu Iruñeko espetxean XX. mendean. Horietako aunitz gaixorik. Askotan beldurrak jota. Heriotzaren atarian hainbatetan.

2012an bota zuen Iruñeko udalak espetxe zaharra, horma horiekin batera oroimena ere eraitsi nahian. Bihar, baina, oroimena nagusituko da bertan, eta horrela espetxeko errealitate ilun eta ikusezina ezagutarazteko tresna bat izanen dugu, atzoko eta gaurko espetxeen errealitate iluna.

Paseo urduri eta azkarretako patio hori Intsumisioaren Parkea izanen da bihartik aurrera. Gozamenerako, solaserako eta jolasteko parkea. Desmilitarizazioaren bidean paseo luze eta amaigabeak abiatzeko parkea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!