Espetxeaz haratago, bortxaketa

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko api. 27a, 14:26

Espetxea ezagutzen dugunok ongi dakigu hori ez dela ezeren konponbidea. Ez du balizko gaizkileen birgizarteratze prozesuan laguntzen, ezta biktimen beharrak asetzen ere. Azken urteotako gogortze punitiboaren testuinguruan, disidentzia politikoari kode penalarekin erantzuten zaion honetan, guztiz beharrezkoa dugu espetxearekiko begirada kritikoa mantentzea.

Hau esanda, "La manada" goitizeneko mutil koadrilaren aurkako epaiak sortutako erantzuna, haserre bizia, justifikaturik oso dago. Ez du zer ikusirik sententziak jasotako espetxe urte kopuruarekin (nahiz eta agrabio konparatiboak nabariak izan), gertaeren kalifikazioarekin baizik. Bortxaketarik ez, omen, epaileen arabera.

Zoritxarrez, behin baino gehiagotan aplikatzen da epaitegietan atzoko arrazonamendu bera. Erresistentzia heroikoa eskatzen zaie bortxaketen biktimei, bere oinarrizko eskubideak ukatuz. Zaharrak berri, beraz. Justizia patriarkalaren hamaikagarren adibide argia.

Berria, dena den, kalean egon zen atzo. Kalean, modu espontaneoan, hamaika herri eta hirietan erakutsitako haserre hori dugu itxaropen iturria, argi gelditu baita, Martxoak 8an bezala, iraultza feminista bidean dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!