Suhiltzaileak ala militarrak?

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko mar. 2a, 13:31

Denetarako poliziak, denetarako militarrak. Horixe da erakundeen hainbat sektoreetatik zabaldu nahi den ideia, horrek dakarren ondorio larriekin: hainbat zerbitzu publikoen militarizazioa, eta horrekin batera langileen eskubide galera eta zerbitzu publikoen deskualifikazioa.

Mehatxu hori salatzen dute hilabete honetan Nafarroako LAB sindikatuko bi suhiltzailek Hordago-El Salto hilabetekarian agertzen den artikulu eta elkarrizketa interesgarrietan. Militarizazio horren tresna UME erakundea da, "Unión Militar de Emergencias", izenekoa, duela 13 urte sortutakoa, eta iadanik 4.000 militarrez osaturikoa. Gero eta konpetentzia gehiago ari da hartzen talde hau, ohiko suhiltzaileen kaltetan. Ez da kasualitatea, beraz, azken 8 urtetan, 3.000 suhiltzaile gutxiago egotea estatu osoan.

Joera argia, eta kezkagarria. Izan ere, Babes Zibileko zerbitzu osoa da arriskuan dagoena. Alde batetik, hainbat lan (anbulantziena, adibidez) pribatizatzeko joera eta presioak; bestetik, aipaturiko militarizazioa. Guzti honengatik, zerbitzu garrantzitsu honen defentsarako, txalotzekoak ditugu suhiltzaileen aldarrikapenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!