Aluche: duintasuna teilatuan

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko urr. 21a, 13:13

Aste honetako asteartean, iluntze aldera, ikusgai bihurtu zen tarte batez normalean gizartearentzat estalirik eta ikusezin mantentzen den errealitate bat: Espainiar estatuko CIE izenekoen egoera lazgarria.

Atzerritarrak Internatzeko Zentro horiek ez dira espetxeak, baina espetxeak baino okerragoak izaten ohi dira. Bertan giltzapeturik daudenek delitu bakarra egin dute: dokumentazio ofizialik gabe bizi. "Paperik gabekoak" dira, beraz.

Bertan pairatzen duten egoera salatzeko, Madrilgo Carabanchel espetxe mitikoaren orube berean dagoen Aluche izeneko zentroko 60 inguru lagunek teilatura igo ziren afaldu ondoren. Ez da harritzekoa. Izan ere, teilatua izan da gehienetan espetxeko matxinaden agertokia, eta bertatik, hiria ilunduta zegoenean, haien errealitatea ezagutarazi nahi izan zuten etorkinek. Pankartako leloa, sinplea bezain oinarrizkoa: Duintasuna eta Askatasuna.

Ordu batzuk beranduago, etorkinek teilatua utzi eta eskaileretan behera abiatu zirenean, zain zituzten polizia nazionalak. Berriro ilunpean, berriro ikusezin.

Hitzartutakoaren aurka, bortizki jipoituak izan ziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!