Gerra hots isilak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2016ko ots. 5a, 13:07

Ozenki eta parafernalia handiz iragarri zuen Frantziako lehendakariak, François Hollandek, gerra egoeran dagoela Frantzia. Gerran dago Frantzia, beraz, eta gerran ere, beste modu batean, NATOko bere aliatuak. Gerran gaude, beraz.

Gerra isila da hauxe, dena den, guretzat. Biztanleri zibilaren gaineko bonbardaketen burrunba, Estatu Islamikoak menperatzen duten lurraldeetan, urrunegi gelditzen da gure belarrietan, eta gerraren beste adierazpenak, hurbil egonik ere, zarata gehiegirik gabe gauzatzen dira.

Atzo bertan egin zuen publiko Nazioarteko Amnistia erakundeak txosten kezkagarri bat. Bere izenburua adierazgarria da: "Hankaz gora jarritako bizitzak: Frantziako larritasun egoeraren neurriz kanpoko eragina", eta bertan entzuten ahal dira gerra hurbilaren hots isiletako asko: 3000 etxe baino gehiago miatuak izan dira Frantzian azken asteotan, 400 lagun baino gehiago atxilotze egoeran haien etxeetan, eta oro har, musulmanen komunitate osoak kriminalizaturik.

Berriro ere, oinarrizko eskubideak zapaldurik gerraren logika pean. Berriro ere, txiroenek pairatzen dituzte gerra logikaren zeharkako kalteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!