Finantzak, klasikoak eta mitoak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko ots. 20a, 14:20

Iadanik lelo klasiko bat bihurtu da geurean krisia kudeatzeko tresnarik ohikoena: publiko bihurtu, hau da, zor publiko bihurtu, lehendik zor edota iruzur pribatua zena. Berriro ere, halaxe gelditu da agerian berriki CAN eta Osasunaren kasuetan. Duela gutxi, Parlamentuaren gehiengoak, UPN, PP eta PSNren botoekin, Osasunarentzako erreskate plana onartu aurretik begiak ixtea eta kontuen egoera ez aztertzea nahiago izan zuen. Gobernu foralak, bestalde, itsuarena egin zuen 2011an Riezuk CANeko kudeaketaren arriskuen inguruan ohartarazi egin zionean. Ondorioz, berriro ere, fondo publikora pasatu dira esku pribatuen delitu eta iruzurrek sorturiko galerak, hainbat bankuen erreskatetan bezala. Klasikoak gaur, behin eta berriro.

Are klasikoago da Europar kulturan greziar mitologia, eta horren elementu bat aukeratu zuen Varufakis ekonomilariak krisi aurreko finantza globalen funtzionamendua irudikatzeko, minotauroarena, alegia. 2008tik aurrera hilda dago minotauroa, EE.BB.ei munduko aberastasunaz gozatzeko aukera ematen ziona, baina heriotzaren ondorioa greziar herria ari da pairatzen. Minotauroaren heriotzaren eszenatokian, finantzetako Goliaten aurkako borrokan dabil oraingoan Varufakis ministro berria, Daviden antzera, greziarren ongizatea bermatuko duen politika bat bultzatu nahian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!