Torturaren biktimak

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu

Hogeita bat pertsona aitortu zituen pasa den ostiralean Nafarroako Gobernuak, torturaren biktima gisa. Zenbaki asko aipatzen ahal ditugu: pasa den eguneko 21ak, osotara aitortu dituzten 78ak, Nafarroan egon diren 1000tik gorako kasuak, 6000tik gorakoak Euskal Herri osoan. Zenbakiak besterik ez dira, edo zenbaki gisa bakarrik har genitzake. 

Baina ez dira bakarrik hori: gure herriko gatazka politikoaren hamarnaka, ehunka, milaka aurpegi dira. Hamarnaka aurpegi, praktika sistematiko baten biktima; ehunka aurpegi, botere-mekanismo hainbatek isildu eta legitimatuta; milaka aurpegi, pauso bat aurrera egiten ari direnak, inoiz, inori, inon, inola ere ez dakion berriz gertatu. Inoiz, inon, inola, inor ere ez dezaten torturatu.

Zenbakiei ez diegu dimentsiorik hartzen maizegi; baina zenbat balio duen hamarnaka horiek pauso bat aurrera egiten ari direla jakiteak, haiek egiten ari direnak beste batzuei bidea irekiko dielakoan; zenbat balio duen erakusten ari diren indar kolektiboak; eta zenbat balio duen jakiteak baietz, txikia den arren, zirrikitu hori ireki daitekeela, eta erreparazioaren bidean beste harri bat jartzen ari direla ikusteak. Zenbat balio duen lan erraldoi horrek, eta zenbat balioko dien zenbati. Jarraitu dezala bideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!