Agortzear dagoen mundu zaharraz

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2024ko ira. 23a, 19:18

Aspaldi honetan asko hitz egiten da agortzear dagoen mundu zaharraz eta jaiotzear dagoen mundu berriaz, eta tarte horretan, apurketa horretan bizi garela garai -interesgarri bezain zail- hauetan. Munduaz hitz egitea oso zabala da, eta interpretazioak ere norberak egin ditzake aldaketa horiez guztiez. 

Iruditzen zait aldaketa handi horietako batek ni-arekin duela zerikusia. Norbanakoarekin, ni-aren gorazarrearekin eta horren menpe sortzen den guztiarekin, gehiago edo gutxiago adierazita edo ikusita ere. Izan ere, gero eta pisu handiagoa omen du norberak, neure-neurea denak, bizitzan lehia iraunkorrean bizitzeak, sare sozialetan aisialdia erakutsi beharrak, gorputz perfektua izateko presio sozialak. 

Ni-ak horrenbesteko pisua izanda, halako presiopean bizita, inpresioa dut kolektiboak, gu-ak, ondokoak, pisua galtzen duela, eta uste duguna baino azkarragoa izaten ari dela prozesua. Nahiko kontraesankorra da, bizitzan taldeak eusten gaituelako maiz eta besteak behar ditugulako, nahitaez, biziraun nahi badugu. Kezkatzen nau taldea nagusi, lehentasunezko ez izateak, eta ez dakit “ni” horren handitzeak ez ote duen zerikusi zuzenik mundu osoan eta, beraz, baita gurean ere posizio kontserbadore eta eskuindarrak irabazten ari diren lekuarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!