Zaintza eskubide kolektiboaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2023ko urr. 3a, 15:38

Zaintza eskubide kolektiboaren alde eta hori bermatuko duen zaintza sistema publiko-komunitario baten alde deitu du greba orokorrera mugimendu feministak, azaroaren 30erako. Ez da erronka makala: batetik, grebara deituta guztiok egonen garelako, ez soilik emakumeak*. Eta, bestetik, zaintza bera hain feminizatuta eta zokoratuta dagoen gaia delako. 

Eta ez da gauza txikia greba orokor bat deitzea, zer eta zaintzaren alde. Beno, ba Euskal Herria pertsona ausartez beteta dago eta haietako asko mugimendu feministako kideak dira. Ze, gutxi hitz egiten da, baina: zaintzaren lan-karga eta emakumeen lan, enplegu eta egunerokoan izugarri eragiten duen gaia da; gutxi hitz egiten da, baina: guztiz feminizatuta, prekarizatuta eta pribatizatuta dagoen lana da zaintzaren inguruan mugitzen dena, zer esanik ez esklabotasunetik hurbil dagoen etxe barneko erregimenez ari bagara; gutxi hitz egiten da, baina emakumeok debalde eta maitasunagatik zaintzera garamatzan sistema batean bizi gara, beste batzuek beste alde batera begiratzen duten bitartean. 

Ez gaude konformatzeko prest, bai bidea egiteko. Azaroaren 30a izan dadila aldaketa askoren hasiera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!