Zer den eta zer ez den

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2022ko api. 5a, 18:04

Asteburu honetan hasi zuen ibilbidea Korrikak Nafarroa Garaian barna; beste egun batzuetan zehar pasatuko da berriz ere, herriz herri eta kilometroz kilometro. Beti gertatzen zait: ez nau gehiegi emozionatzen aurreko asteetako kilometroa gorde-pentsatu nora joan-ibilbidea begiratu-batzuekin eta besteekin geratze horrek, baina aurreko egunetan dagoeneko ez da erraza lo egitea. Eta zer den Korrika: esplikatu ezin diren gauza pila bat. Gorputzak tente, urduri, begiak malkotan, salto, dantza, irri. Korrika da taldea, komunitatea, euskaraz bizi nahi duten horiek guztiak. Ero pila bat elur azpian kantari, lasterka, furgonetari bultzaka; ero pila bat kanpotik ulertzen ez den emozio eta esfortzuak egiten. Emakume ero horiek, gizon batzuei gogorarazten agian pankarta ez dela beti beraiena. Ero pila bat guztiz desordutan, etxetik urrun, helburu komun baten baitan hotza pasatzen, eta beroa, eta edozer. Hori eta beste milioika kontu da Korrika. Bada nahikoa motibo eta nahikoa jende hizkuntza-eskubideen alde borrokan jarraitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!