Berriz

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2021ko ots. 23a, 15:29

“Se les ha ido la mano”. Hobeki ezin da laburtu. CESID-eko Alberto perote eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibilaren kapitainaren arteko elkarrizketa bat atera zen argitara atzo. Mikel Zabalzaz ari ziren, baina baita beste “esperientzia” batzuk batak besteari kontari. Gaur azaldu da beste zati bat. Lasa eta Zabala haien hilobiak egitera behartu zituzten. 

Bagenekiena da, ez dago nobedaderik. Baina argitara atera da berriz ere tortura. Ikusezina eta ezkutatua, hamarkadaz hamarkada inolako justiziarik gabeko errealitatea. Errealitate gordin eta mingarria, milaka euskal herritarrek sufritu dutena. 

Kontua ez da “nobedadea”. Kontua da tortura sistematikoa izan dela, planifikatua izan dela eta bide-orri bat jarraitzen zuela. Inpunitatearen lurraldean mugitzen zirela bazekiten. Zenbat Mikel, zenbat Joxi, zenbat Joxean Euskal Herrian.

Etikari buruz mintzatuko zaizkigu, horretan jarraituko dute, eta kontainerretan jarriko dute fokoa. Demokraziaz hitz eginen digute. Badakigu zer gertatu zen, bagenekien aurretik ere. Hil zituzten, inpune aterako zirela bazekitelako. Eta jasanezina da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!