Nolakoak izan behar dute euskal hedabideek?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko api. 28a, 12:35

Bai, argi esan behar diot nire buruari, errukirik gabe: "Ia 30 urte kazetaritzan habilela eta oraindik ez haiz enteratu euskaldunak zer nahi duen irakurtzeko, tentel halakoa". Denbora horretan guztian euskal prentsak zer egin beharko lukeen ezker eskuin entzun dut barra-barra. Adibidez, entzun nuen 1990ean Egunkaria sortu zenean, Argiarenak egin zuela. Egia esan estu ibili ginen. Geroago aldizkari arrosa behar zuela euskal prentsak: serioegiak ginela, eta motorea, gastronomia, aisialdia, bidaiak, moda eta halakorik gabe nekez biziko ginela. Eta ez dut nik ukatuko, horiek badute garrantzirik gure gizartean... halakorik irakurri nahi duenarentzat. Internet hasi zenean zeresanik ez, idatzizko gehienok desagertuko ginen: "Espabilatu lagunak, heldu teknologiari". Eta heldu genion. Baina gutxi irakurtzen eta ikus-entzuten da oraindik euskaraz. Zer ote da gutxi? Zeresanik ez, duela 30 edo 20 urte baino askoz gehiago. Jarraitu beharko dugu gogor lanean euskal hedabideetan, nik bederen askoz irakurle eta entzule gehiago nahi ditut eta. Baina duela 30 urte eta orain, gure hizkuntzaren ispilu gara. Ez gutxiago, ez gehiago, errealitatea horixe da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!