Etorkizuneko gosarietan erraustegirik ez duten nafarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko ira. 30a, 13:00

Nafarroako Gobernuaren hondakinen plana herritarren partehartzera irekia dago garai honetan. 2017-2027ko hamarkada aurreikusten du. Irakurritakoak pozarren jarri nau. Aitortuko dut, sentibera nabil hondakinekin.

Kontua da, astean behin edo birritan Lasartera joaten naizela lanera. Handik kilometro batera errauskailu bat jarriko dute 2019rako. Geldiarazten ez bada, beraz, hiru urte barru Zubietako erraustegiaren dioxinak irentsiko ditudala saldoka. Aire mokadu bakoitzean milioika molekula dioxina.

Zein da afera? Gipuzkoan ezinbestekoa dela erraustegi bat eta Nafarroan ez. Hemengo hondakinen planak ez du erraustegirik aurreikusten. Han beharrezkoa da eta hemen ez. Antzeko biztanleria dute biek: Gipuzkoak 700.000 pertsona, Nafarroak 640.000. Batean ez da etorkizunik erraustegirik gabe eta bestean etorkizuna erraustegi eza da. Are gehiago, batean agintari nagusia EAJkoa da, eta bestean Geroa Baikoa, EAJ bere baitan hartzen duen koaliziokoa. Nola liteke?

Azalpen asko ditu gaiak, baina ez didazue esango kontrastea ez dela txantxetakoa. Zorionez, kontraste pozgarri eta osasungarria nafarrentzat. Gosari on, entzule!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!