Inprobisatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2016ko api. 22a, 12:19

Zentralen egon nintzen asteazken arratsaldez. Ni Lasartetik nentorren, lan egun luze batetik, burua erdi erren. Simone Moni eta Paola Dentoni Sardiniatik; Zinar Ala Kurdistandik; Chistian Simelio eta Anais Falco Kataluniatik, eta Miren Amuriza eta Julio Soto Euskal Herritik.
Sardiniar bikotea laguntzen zuten beste bi mutilek, abesten zutenari koro grabe bat eginez, eta bat-batean isilduz. Kurduak herriari abesten zion, orain sufrimendua zerion lantu gisako batez, geroago dantzara deitzen zuen erritmo alaiez. Eta ondoen ulertzen genituen katalanak, gure bertsolariekin saltsa-maltsan, elkarri erantzunez eta aretoan zabalduz barre algarak.
Inprobisatzailearen lan bakoitzaren amaieran, itzultzaileek euskarara itzulitakoa pantallan, atzean ginenontzako aukeran letra txikiegitan. Giroa berotuz zihoan, hitzez bai, baina batez ere konplizitatez elkar ulertuz. Independentzia zioen Falco katalanak amaierako bertsoan, hizkuntzak besteak, kultura, unibertsala, txikiak, aniztasuna… Txalo zaparrada handia amaieran.
Etxerako ordua zen. Irribarrea ahoan, barrenak ase, asteazken buru zurian, afaria inprobisatzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!