Ostegunak

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2022ko ira. 26a, 17:11

Aldatu da nobela unibertsitate garaitik. Ostegunetan ateratzen dira hezkuntzako premiazko kontratazio deialdiak Nafarroan. Honezkero lau aste dira, ostegunean ordu biak baino apur bat lehenago ordenagailua hartu eta Contratación extraordinaria de personal docente (Llamamientos Web). Sakatu web orriaren izkinan euskara eta Contratación extraordinaria de personal docente (Llamamientos Web). Itzuli dute hitzen bat: epea zabalik jartzen du, oinarrizko informazioa, aurkeztu beharreko agiriak, araudia. Baina azalpen guztiak, esaldi guztiak daude gazteleraz. Eta, noski, baita gero bete beharreko inprimakia ere. Ikasleen kopeta belztuak datozkit gogora. Baina zergatik zuzentzen diguzu ortografia matematika azterketa bada?Lankideen azterketei aldatutako esaldiak: aizu, euskalkiak erabiltzen hasten bagara, akabo. Eta hortxe bigarren hezkuntzako profilak: matematika, EGA eta frantsesa B2a; matematika eta ingelesa C1a; matematika, frantsesa B2a eta teknologia ordu batzuk. Gero eta gehiago dira ikasgai batzuk (artean matematika) atzerriko hizkuntza batean (ingelesa sarri) eskaintzen dituzten D ereduko zentroak. Gero eta gehiago dira seme-alabak D ereduko programa elebidunetan matrikulatzen dituzten gurasoak. Ikasle garaia datorkit gogora, euskaraz ingelesez baino hitz gehiago entzuten ziren Ingeles orduak. Eta zalantza, frantsesez eta ingelesez eskaintzen diren ikasgai horiek ez ote duten Nafarroako Gobernuaren web orriaren antz handiegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!