Liburu azoka

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2021ko aza. 25a, 19:28

Aro digitalekoak omen gara gu. Talde-lanak driven eta bilerak skypen egiten genituenak. Ehundaka artikulu irakurri eta hamaika testu idatzi ditugunak beti ordenagailuaren pantailan. Baina literatura ... Badu literaturak halako mustro ezkutu bat euskarri fisikoa behar duena. Badu idazlearen eta irakurlearen arteko harremanak ukigarri izateko irrika.

 Literatura da ume garaiko konplize bihurri, gauean ama argia itzaltzera etortzean eguna minutu batzuk luzatzen zituena. Literatura da nerabezaroaren noraezean bidelagun, kuadrilla osoa liburu-bilduma berberak harrapatuta. Literatura da hizkuntza berri bat ikasi edo norberarena hurbil sentitzea. Liburutegi iskina batean barrezka hastea. Autobus baten eserlekuan malkoei eutsi ezin izatea. Istorioan galtzea eta historiak irabaztea. Pertsonaia baten izaera eraikitzen ikustea. Esaldi perfektu bat.

 Gauza gutxi ezagutzen ditut liburu bat irakurtzen hasi eta osorik irensteko nahia bezain zirraragarriak. Gauza gutxi ezagutzen ditut idatzi bitartean irakurleari zer kontatu eta zer ezkutatu pentsatzea bezain dibertigarriak. Langile gutxik harritzen naute auzoko liburuzain eta liburu saltzaileek beste. Beti dakite zein liburu izango duen gustoko literatura bila joan denak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!