Osasun-sistema publikoa pribatizatzeko bideak askotarikoak dira: probak eta tratamenduak erakunde pribatuetara bideratzea, zentro pribatuekin itunak egitea, erakunde misto publiko pribatuak sortzea, zerbitzu publikoen garapenari uko egitea (ekimen pribatuei bidea irekita)…horiei guztiei gehitu behar zaie enpresa-mutuak erabiltzen direla Gizarte Segurantzako baliabide ekonomikoak eta zentro pribatuei ezarritako baliabideak bideratzeko. Joan den mendearen bukaeratik, enpresa-erakunde pribatu horiei esleitu zaizkie kontingentzia profesionalak, lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak artatzetik eta kudeatzetik haratagoko eskumenak.
Pandemiaren ondoren, Gizarte Segurantzaren eskutik, enpresaburuek eta mutuek ulertu zuten osasun-sistema publikoaren ahultasuna baliatu behar zela langile aktiboen osasun-kalteak artatzeko, lan-arlokoak edo arruntak izan. Mutualitateen proposamen hori gauzatuz gero, biztanleria aktiboak gainfinantzatutako sistema erreparatzaile bat izango du, eta gainerako biztanleei deskapitalizatutako osasun-sistema batek emango die arreta. Horrela, uko egiten zaio lehen mailako arreta integralean eta prebentzioan oinarritutako sistema publiko bakarra lortzeari.
Nafarroako Osasun Plataformak, hitzaldi honen bidez, pribatizazio-plan horiei buruzko informazioa eman nahi du, ohartarazi eta sentsibilizatu; hala, herritarrek, sindikatuek eta Osasun Sistema Publikoa defendatzeko konpromisoa duten erakunde politikoek eman beharreko erantzuna antolatzeko.
Hitzaldia 2024ko maiatzaren 13an izango da, astelehenean, arratsaldeko 18:30etan Katakraken
Iñaki Moreno Sueskunek emango du. Laneko medikuntzako mediku espezialista.
Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasuna Plataforma
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.