«Susan Buck-Morssek ikusarazten digu musulmanak auzokideak ditugula: ez direla fundamentalista fanatikoak, modernitatearekin lotzeko gaitasunik gabekoak, ez direla zeharo exotikoa den Bestea, baizik eta gure arazo global berak dituen jendea. Abiapuntu hori hartuta, bazterrean utzi du afera multikultural aspergarria (Bestea errespetatzean eta harengana hurbiltzean datzana) eta erdigunean jarri du borroka komuna, hartan denok parte hartu beharko genukeelako, zatiketa kulturalak gaindituta. Liburu honi ez bazaio uzten eztabaida politikoetan lehertzen, egungo ezkerrak bukatutzat eman dezake bere bidea, eta eragile politiko nabarmena izateari utzi».
Slavoj Žižek
«Susan Buck-Morssen liburuak teoria kritikoaren eta Islam politikoaren arteko harremana jorratzen du, eta ekarpen interesgarria eta garrantzitsua egiten dio eztabaida honi; izan ere, saiatzen da elkarrekin mintza daitezen Mendebaldeko pentsamendu kritikoa eta mundu islamiarreko pentsamendua. Hegeli eta Haitiko iraultzari buruzko bere aurreko liburuari jarraikiz, ahalegindu da unibertsaltasunaren ideia berpizten eta berrerosten, alor akademiko aktibistan askok hitz hori gaitzetsi ondoren. Liburua duela zenbait urte argitaratu zen, baina haren garrantziak gora egin du».
Arya Zahedi
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.