Mireille Fanon Mendés-France. Frantz Fanonen alaba da. Lanbidez unibertsitaria, ParisV-Descartes eta Kaliforniako Berkeley-ko unibertsitatean irakasle izana da. Gaur egun Frantz Fanon Fundazioaren lehendakaria da.
Kolonialismoaren kateak haustea helburu zuten mugimenduek eragin handia izan bazuten 60 eta 70 hamarkadetako Euskal Herrian, Frantz Fanon aktibista eta pentsalariaren ekarpena azpimarratzekoa da. Kolonialismoa deitoratzeko eta iraultzaren alde idatzi zituen liburuek itzal handia izan zuten herri kolonizatuetan, eta tartean Euskal Herrian ere. Kolonizazio ideologikoaz eta kulturalaz zabaldu gogoetek gaurkotasuna izaten jarraitzen dute gurean. Fanonentzat, norberaren burua askatzea ezinbestekoa da nazio askapena helburu duen herri ororentzat.
Frantz Fanonen pentsaera hedatzea eta ezagutaraztea da Fundazioaren eginkizun nagusia, eta batez ere, kolonialismoaren hamaika aurpegiak agerian uztea. Fanonen pentsaera diskriminazio eta bazterketa guzien aurkako antidotoa da inondik ere, izan larru kolorean oinarriturikoak, jatorri geografikoari eta sozialari loturikoak, edo genero bereizketan oinarrituak.
Nils Andersson. 1933an Lausanne (Suiza) hirian jaioa, lanbidez editorea da. Deskolonizazioaren aldeko militante gisa ezagutua, edizioaren sailean debekaturiko liburuen zabaltzeko ahaleginetan aritua da. Liburu autobiagrafiko argigarri bat argitaratu berri du, 60 urteko ibilbide aberatsa argira ekartzen duena, eta mundu mailako egoera begiratu zorrotzez aztertzen duena. (Mémoire éclatée. De la décolonisation au déclin de l'Occident / Memoria gordina. Deskolonizaziotik Okzidentearen galbidera). Izenburuak dion bezala, deskolonizazioaren giza abenturaren berri emaiten du, eta jendarte okzidentalaren dekadentziaz gogoetatzen du.
* Antolatzailea Iratzar Fundazioa (www.iratzar.eus)
* Fundation Franz Fanon (http://frantzfanonfoundation-fondationfrantzfanon.com)
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.