Liburu honek hizpidera ekartzen ditu Francoren diktadurapeko azken urteetan egin ziren performance-ekintzak, eta aztertzen du ea zer-nolako inplikazio estetiko-politikoak zekartzaten arte-ekintza horietan agertzen ziren gorputzek. Performanceak, estrategia estetikoa baita, erresistentzia egiteko balio dezake, eta, hortik abiatuta, mihia bihurritu daiteke, diskurtsoaren literaltasuna eten, eta bazterreko ikusgarritasunak irudikatu. Gorputzak aipatu egiten du. Bere aurretik etorritako gorputzak aipatzen ditu, bai eta inguruan dauzkan gorputzak ere. Errealitatearen hainbat alderdi aipatzen ditu, alderdi horiek mamitzen eta «gorpuzten». Aipatzea da zerbait orainaldian agerraraztea, ekintza batzuen irudiak ekartzea, bai eta ekintzok egin zituztenen kontakizunak ere. Aipatzeak esan nahi du horiek guztiak berreskuratzen eta berpentsatzen dituzula, posizio feministak abiapuntu, eta horien bidez, estatu espainiarreko arte garaikidearen historiografia zalantzan jartzen.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.