Irune Sarabia: Palestina bizitzen eta sentitzen

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2015ko ira. 9a, 14:19

Astelehena, Iraila 28, 2015 - 19:00

Hurrengo astelehena 28an, 19:00-etan KatakraK-en hitzaldia eskainiko dut. 2015eko abuztuaren azkeneko hamabostaldian egindako Palestinarako bidaian bizitako bizipenak azalduko ditut. Bidai hau erakunde hauek bateratutako proiektu baten emaitza da:

“Acción en red” estatu mailan ekintza-sozialari ekiten dion erakundea. Nazioarte mailan egiten duten ekintzetako bat, Palestinara bidaiak antolatzea da. Bidai hauen helburua hango egoera ezagutzea eta bueltatzerakoan egoerari buruzko sentsibilizazioa egitea da.

Pau Sempre, Kataluniako elkartea da. Hau ere, Palestinan eta Palestinarekin sentsibilizazio eta lankidetzako proiektuak ditu.

Jordan Valley Solidarity, Palestinako elkartea zeinek Jordan aranean etxe eta azpiegituren eraispenak salatzen ditu. Era berean hauen berreraikuntza koordinatu eta burutu egiten du. Zonaldea eta bere egoera ezagutzeaz gain, berreraikuntza lanetan laguntzen ibili ginen ere.

Hango egoera eta han gertatzen ari denaren berri eta ikasteko aukera izan genuen,ondorengo taldeekin izandako topaketei esker: emakumeen elkarteak, BDS batzordea, ikasleen sindikatua, Palestinar Autoritate Nazionala, armada Israeldarraren emakume menderakaitzak, Palestinar osasun sistemaren ordezkariak, eta hainbat gehiago. Hebron, Belen eta Jerusalen hirien egoera ezagutzeko bisitak egin genituen. Errefuxiatu-esparru ezberdinak ere ikusteko aukera izan genuen. Susya herrixkaren errealitatea ezagutu genuen, Aramada Sionista Israeldarrak orain arte eraisteko agindua eman ez duelako.

Gure topaketetan gehien egindako eskaria, Palestinako egoeraren berri eman eta zabaltzea izan da. Horrela eskatu dute eta horrela egingo dut, hor itxaroten zaituztet.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!