Poesia

Erabiltzailearen aurpegia Julio Soto 2015ko aza. 26a, 13:02

Gabonetako argiek baino kolore gehiago ematen diete kaleei gaztaina-saltzaileek. Ni desiotan egoten naiz noiz udazkena iritsiko, noiz neguak harrapatuko; txamarra jantzi eta alde-zaharreko kaleetan barna galtzeko.

Hantxe egoten dira, ixkina-ixkinean; gau hotzenetan ere sua pizturik. «Dozena bat, faborez». Eta han zoaz zure mundutxoan; paperezko kukurutxotik gaztainak banan-banan atera, eta kriski-kraska; lurruna darie, hizketan ariko balitzaizkizu bezala. Euria ari du baina ez dio inporta. Ederrak zaizkizu kaleak.

Gaztaina-saltzaileek ez dakite poesia egiten dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!