ARTE. ARTEA. TARTE

Erabiltzailearen aurpegia Josune Ilundain 2020ko mai. 21a, 15:43

Zer da artea? Zer leku betetzen du gure gizartean?, gure bizitzetan?
Inoz barrenak hustutzeko balio izan digu? 
Entretenimendua ala beharra?, lana akaso?
Kontsumitzen erraza, baina sortzen, zaila. Eta ez da pandemiaren kontua. 
Zer egin zitekeen adibidez Hiriartean? hitia, artistak, kultura, euskara, komunitatea eta sarea eginez?
Eta zer gehitu dio Navarra Sumak arteari? espektakuluekin, ikuslego pasiboekin, artista indibidualekin eta euskarafobiarekin?

Eta gu bi-tartean...geldirik geratu behar gara?

Artea kontzeptu sozial eta politikoa da, etengabeko aldaketan dagoena. Fenomeno bat. Gizartean, plazan gertatzen ari dena. Komunikazioa da. Ideiak, hausnarketak, irudiak, gogoak, parte hartzea...bideratzeko beste modu bat. Arte adierazpenak garai bakoitzeko tradizioari, hau da, botere politiko-ekonomiko-erlijiosoari babesa emateko edo tradizioen apurketa egiteko tresna izan da. 
Picassok zioen: "Sortze ekintza orok bere baitan suntsipena du". Has gaitezen bada, plazetan eta ahal dela elkarlanean, bitartekoak sortzen, ingurua aztoratzen eta eraldaketa egiten. 

 Nire bizitzan margoa, musika, hitza eta hutsuneak dira ihesbideak. 
Agur berezia amaigabeko itxialdian, ihesbiderik gabe preso bizi direnei, bereziki gaixorik daudenei eta euren senitartekoei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!