Nondik etortzen zaie ipurtargiei argia?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Mattin Matxain 2017ko aza. 20a, 18:41

Ipurtargiak udaberri/udako gauetan ikusten diren intsektu batzuk dira. Baina, zergatik igortzen dute argia intsektu hauek? Zertarako? Nola?

Hasieratik has gaitezen. Intsektu hauen abdomenean molekula mota bat dago, Luziferina deitutakoa (Honek ez du deabruarekin zerikusirik... ez behintzat zuzena. Izenak “argiaren portadorea” esan nahi du. Esan beharra dago hau ez dela molekula konkretua, baizik eta molekula familia bat. Ipurtargiek hauetako bat(zu)k dute. Molekula hau, aireko oxigenoarekin erreakzionatzean, argia emititzen du. Ez edonolako argia, argi ikusgarri baizik (hori-berde kolorekoa). Prozesua konplexua da, eta ez dugu sakonago azalduko.

 

Ipurtargiek abdomenean sartzen den oxigenoa kontrolatuz, erreakzioa kontrolatu dezakete, eta horrela, argi intentsitatea kontrolatzen dute. Pultsuak bezala igortzen dituzte. Pultsu hauek, eta hauen kolorea, bertze ipurtargiekin komunikatzeko erabiltzen dute. Normalean, arrak eta emeak horrela komunikatzen dira, non dauden adierazteko. Modu honetan, emeak eta arrak topatzen dira, eta sexua izaten dute, arrautzak ernalduz. Kontuan hartu behar dugu arrek hegan egiten dutela, baina emeek ez. Hortaz, gauean ematen den komunikazio bide oso eraginkorra da. Kontuan hartu behar dugu ia 2000 ipurtargi espezie desberdin daudela, eta bakoitzak bere komunikazio modua duela: argiaren kolore, intentsitate, eta pultsu desberdinak dituzte. Baina komunikazio modu hau ez da bakarrik maitasunarekin lotuta. Espezie batzuk beste batzuen argia imitatzen dute, beste helburu batekin. Engainatzea, janaria harrapatzeko.

 

Ez gara honetaz harritu behar. Ipurtargiak ez dira argia igortzen duten animalia bakarrak. Medusa mota batek ere hala egiten du, eta oro har, itsas-ilunean bizi diren espezie gehienak. Arrazoiak, askotarikoak dira.

 

  • Beste animaliak erakartzeko, gero jateko: Melanocetus johnsonii arraina (Nemoren pelikulan azaltzen zena, argitzen den antena bat du, txikia. Horrela,besteek uste dute presa bat dela, eta zaas, berak harrapatzen du).
  • Ihes egiteko: txibia mota batzuk isuri egiten dute argia ematen duten osagaiak. Horrela, harrapakaria despistatzen dute.
  • Elkarrekin komunikatzeko: ipurtargiak bezala, beste askok (bakterio mota batzuk, adibidez)

 

Animaliengan ematen den fenomeno honi biolumineszentzia deitzen zaio. Baina, esan bezala, erreakzio kimiko batzuen ondorioa da. Beste hainbat erreakzio kimikoen ondorioz, argia igortzen da. Orokorrean, fenomeno honi lumineszentzia deritzo. Aplikazio ugari ditu, bat aipatzekotan:

 

  • Kimika forentsean: krimen agertoki batean odola dagoen ala ez bilatzeko, “luminol” izeneko molekula bat isurtzen da. Honek, baldintza batzuetan, burdinak kalazitatutako erreakzio bat ematen du, argi urdinxka igorriz. Gela ilunpetan egon behar da, hau ikusteko. Odolaren burdinak ematen du erreakzioa, eta horrela, odola ikusi ez arren, erreakzio honen bidez jakin daiteke ea odola dagoen. Hala ere, ez da guztiz fidagarria.
  • Jostailu batzuetan: argi barretan... (adibide gehiago bilatuko ditut)

 

Dena den, lumineszentzia ez dugu nahastu behar fluoreszentzia ala fosforeszentziarekin. Lehenengoan erreakzio kimikoren bat dago, beste bietan ez. Baina horiek, beste baterako utziko ditugu...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!