Gabriel Arestik esana

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2022ko aza. 22a, 18:48

Gabriel Arestik esan omen zuen —Andu Lertxundiren arabera beti ere— Dante Alighieriren itzulpen on batek  mesede handiagoa egingo liokeela euskarari eta euskal kulturari erakunde eta giro sozial askotako normalizazio-itxurak baino.

Arestik Dante esan bazuen, esan zuen, baina Dante Alighieri poeta gorena aipatu zuen gisara, berdin esan zezakeen  Dekameronaz, Bocaccio-rena, edo  Heptameronaz, Margarita Nafarroakoarena.

Izan ere, Arestik berak Boccacioren Dekameronaren hamabost ipuin euskaratu zituen; bizi izatera, Arestik poza eta bozkarioa hartuko luke ikasiko baluHeptameronaren zazpi liburukietako lehenengo biak euskaratu direla jada. Nafar Ateneoaren eta Booktegiren ekimenez eta literatur auzolanean, ipuin horien irakurraldiak egin dira  jendaurrean bi urtez jarraian, iaz Iruñean, aurten Amaiurren, bertan hirurogei lagunek parte hartu genuelarik.

Heptamerona, literatur unibertsaleko altxorra, literatur mundu osorako erreferentea, Margarita Nafarroakoak idatzi bazuen,Nafarroako Gobernuak euskararako itzulpena lagundu eta babestu beharko luke, egun proiektuak ez duen segurtasun eta jarraipena bermatze aldera, eta ez uztea euskaltzale batzuen borondate onaren esku.

Ez ahaztu Gabriel Arestik aspaldi gaztigatu zigula: “Itzulpen on batek  mesede handiagoa egingo lioke euskarari eta euskal kulturari erakunde eta giro sozial askotako normalizazio-itxurak baino”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!