Makila bahituaren istorioa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2019ko mai. 22a, 11:36

Jon Barberena baztandarrak fineziaz idatzitako artikuluska batean salatzen du euskaldonok gero eta hegoalderago dagoen xilko borobilari, zilborrari, begira bizi garela. Ados poeta baztandarrak adierazitakoarekin. Horren adibide bat, makila bahituaren istorioa dugu.

Mugaz bertzaldean bizi den Andoni Rene Iturrioz, euskaltzale suharra, Senpereko Larralde baserriko jabea da. Haren eskuzabaltasunari esker Larralde baserria Bertsularien lagunen egoitza da, hainbat artelanen erakusteko tokia eta baita Hatsa poesiaren ekimenean parte hartzen duten olerkarien aterpea ere.

2017ko irailaren 3an, Amaiurretik abiatu eta Sepererako bidean, Otsondon, Foruzaingoak Andoniren furgoneta geldiarazi, arakatu eta Andoniren aitonaren makila, armatzat hartuta, kendu egin zion. Mende bat baino zaharragoa den makila, Andoniren aitonarena. Foruzaingoak Espainiako Gobernuaren Iruñeko ordezkaritzara salaketa igorri zuen, eta Guardia Zibilaren Servicio de Intervención de Armas y Explosivos delakoak arma arriskutsutzat jo zuen. Harrezkeroztik, Foruzaingoak Elizondon duen komisaldegian dago bahitu
ran —edo “atxilotuta”—.

Andonik aitonaren makila berreskuratzeko orain arte egindako saiakera guztiak, alferrikakoak.
2018an Andonik makila itzultzeko eskatu zion ordezkaritzari, makilari puntzoia kentzeak ekar dezakeen gastua bere gain hartzeko prest dagoela adieraziz.

Andonik oraino ez du makila berreskuratu eta Elizondoko komisaldegian dago, hautsa biltzen.
Andoni Iturriozen makilaren istorioa absurduaren adibide bat da. Ez gaitezen harritu beraz, Iparraldeko batzuek pentsatzen badute Hegoalden, geure zilborrarri begira, iparra galdu dugula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!