Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago)

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2018ko urr. 8a, 17:10

“Gaur gauean bakarrik nago. Nire kidea (egunean batean jakinen duzu bere izena) erizaindegian dago. Jatorra da, baina ongi da noizbehinka bakarrik egotea. Hobe hausnartzeko. Ez dut bionborik jarri beharrik zugan pentsatzeko. Erranen didazu lau urte, bost hilabete eta hamalau egun sobera denbora dela hausnartzeko. Eta egia da. Baina ez da sobera denbora zugan pentsatzeko. Zuri idazteko profitatuko dut, ilargia dago eta. Eta ilargiak beti lasaitzen nau, baltsamo baten pare.(...)”

 

Honaino, idazle uruguaitarraren testua, guztiz gomendagarria eta, bide batez esanda, datorren urtean euskaraz ere osorik irakurri ahal izanen duguna. Nolanahi dela ere, BenedettirenHarresi barruan izeneko atala irakurtzean gogoa joan zaidala Altsasukogazteengana, zehatz izateko Iruñeko espetxean daudenengana, hemendik gertu, baina harresi baten barruan. Oraindik. Gaur, urriak 2 ditu, etaez da  gazte horien atxiloketaren urteurrenik edo espetxealdiaren zenbaki biribilik betetzen, nik dakidala behintzat. Bada horregatik hain zuzen gaursalatu nahidut gazte horiek espetxean daudela oraindik,  egunik egun zabaltzen den  injustizia handituz,  justizia espainola oximoron hutsa dela frogatuz. 

 

“Eta ilargiak beti lasaitzen nau, baltsamo baten pare.” zioen Bendettik... Iruñeko espetxearen leihoen barroteak zeharkatu eta  ilargi-argiak eman diezaiela sosegu pixka bat gazte horiei ere, baltsamo baten pare, eta gazte horiek Euskalerria Irratia entzuten duten jakin gabe ere,  eta ezagutu ere ezagutzen ez ditudan arren,  gaur besarkada bana igorri nahi diet uhinen bidez,  Irratiaren magiari esker jasoko dutelakoan; harresi barruan egonik ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!