Desertorea

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2016ko ots. 10a, 17:16

 Ahmed uld Suilem Polisarioko buruzagi bat zen, eta 2009ko uztailean Marokora alde egin zuen. Marokoko albiste agentziek bolo-bolo zabaldu zuten kontua: “Aberrira itzuli da, Hassan II. errege eskuzabalaren deia entzunda. Marokoko erregea  errukitsua eta abegitsua da.”  Gero agertu zen Ahmed uld Suilem bera, esateko aspaldi Tindouf-en, basamortuan, errefuxiatu bizi diren sahararrek pairatzen duten egoera larria konpontzeko, Marokoko erregeak egindako autonomia eskaintza soluzio bakarra zela.
    Bo! Pentsa ze mina eman ziguten desertore horren hitzek.
    Eta han ez zen bukatu kontua. Laster atera zen prentsaurreko batean adierazteko erreferenduma ez zela egingarria, eta Polisariok Saharako jendea engainatzen duela promesa faltsuekin.  
    Ahmed uld Suilem-ek berak ez al zuen erantzukizunik, hainbat urtez Polisarion egonda, horretan guztian? Amore eman zuen, traidore bihurtu, eta gero bere burua zuritu behar zuen, hori da kontua.  
    Baina harrigarriena izan zen handik hilabete gutxira,  Ahmed uld Suilem-i berari Marokok enbaxadore kargua eman ziotela, non eta Espainian. Zinez harrigarria, kontuan hartuta hilabete batzuk lehenago Polisarioko buruzagia zela.  Bestalde, horrek agerian uzten du ze gutxi inporta  zaizkion Marokoko Gobernuari Espainian bisi diren marokoarren arazoak. Nola lagunduko die Madrilgo enbaxadara joaten diten marokoarrei Maroko batere ezagutzen ez duen desertore saharar batek?  Uste dut oraindik jarraitzen duela enbaxadore.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!