Alde Zaharra, mugimenduari buruz hausnarrean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 15a, 09:59

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: "Alde Zaharra arian-arian" prozesua eta Joaquin Maya eskolako izen ematea daude.

Alde Zaharra arian-arian prozesu parte hartzaile ez loteslea, martxan.  Gaur ostegunarekin, zazpi eta erdietan, mahai inguru informatiboa, Txapitelan. Bihar, ostiralarekin, bostetan, haurrentzako tailerra, San Frantzisko plazan.

'Bizieskola' iniziatiban izena emateko daiteke, 010 telefono zenbakira deituta eta udal webgunean. Hurrengo saioa heldu den ostiralean izanen da, seietatik zortzi eta erdietara. Ibilbidea, honako hau: Gaztelu gibeleko bizikleta basetik harresiak eta Ziudadela zeharkatuko dira.

Bihar arte, musika taldeentzako izen ematea zabalik,  Joaquin Maya musika eskolan, ikasturte berriari begira. Pamplona.es webgunean edota Chinchilla kaleko bulegoan egin daiteke, bederatzietatik ordu biak arte.

Zabalik dago 35 urte azpikoentzako izen ematea Gazteriaren Etxean. Plaza daude Adobe Ilustrator, masaje eta grafiti ikastaroetan, besteak beste. Izan ematea, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, ekonomia eta etxeko lanen inguruko jardunaldiak, Kondestable Civivox aretoan. Sarrera doaneko izanen da. Ostiralean, seietan tailerra eginen dute: "Ekonomia feministaren erremintak gure eguneroko bizitzan", Nieves Salobralen eskutik, Prekarietatea eta Ekonomia Feminista Ardatzeko kidea.

Etzi ere, Iturramako Civivox aretoan, Mugikortasunaren Astearen barruan, A contramano txirrindula elkarteko Ricardo Maruqesek hitzaldia eskainiko du." Mugikortasuna hiriaren bizi kalitatearen motorra" izenburupean. Sei eta erdietan izanen da, musu-truk.

Iruñeko liburutegiek bat eginen dute ostiraletik aurrera Mugikortasunaren Astearekin. Hitzaldiak, ipuin kontalariak, erakusketak eta beste izanen dituzte, denak bizikletaren ingurukoak. Biharko hitzorduak Txantrean, San Frantziskon, Sanduzelain eta Yamagutxin dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!