'Kherau' taldeak bere azken lana aurkeztuko du bihar, ostegunarekin: Aukhera. Kantu eta hitza zikloaren barruan egonen da. Emanaldia arratsaldeko zortzi eta erdietan izanen da, Erraldoien txokoan, doan. Gonbidapenak ordubete lehenago banatuko dituzte.
Ostiralean, Kondestable Civivox aretoan, eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorako ahurrentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetatik zazpi eta laurdenetara izanen da. Izen ematea, bi euroan. Kondestablen bertan egin behar dira.
Ostiralean ere, Gauak zuri eta gorri. Alde Zaharreko 90 dendek hartuko dute parte, eta kale musika egonen da, desfileak, espektakuluak, ipuin kontalariak, batukada eta ehundaka ekitaldi, sanferminetako kartel zaharren erakusketa barne.
Ziudadelan, aste honetan erakusketa: Iñigo Manterola, Javier Muro, Angel Menendez, Paco Sada, Iñaki Larrea eta Mari Angeles Muerza. Ordutegia: asteartetik ostiralera arte sei eta erdietatik bederatziak arte. Larunbatean, hamabietatik ordu biak arte eta sei eta erdietatik bederatziak arte. Igandean, hamabietatik ordu biak arte.
Pablo Sarasateren Museoan, bisita gidatuak: euskaraz, ostiralean, sei eta erdietan eta, larunbatean, hamabietan eta sei eta erdietan. Eta ingelesezko aukera ere bada: larunbatean, ordu batean. Izen ematea, doan, edozein civivox aretoan.
Larunbat honetan,eguerdiko hamabietan, udaletxeko ezkaratzetik bisita gisatua abiatuko dute Alde Zaharrera eta Santo Domingoko udal merkatura. Izen ematea, hiru euroan, eta 010 telefono zenbakira deituta egin beharko da. (edo 848 42 01 00 zenbakira, sakelakotik edota Iruñetik kanpo deituz gero).