Dindaiarekin jolastera

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 1a, 11:32

Argazkia: Dindaia Fundazioak antolatutako jolasak, artxiboko irudi batean.

Iruñeko udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du; besteak beste, Dindaia fundazioaren tailerrak eta aisialdiaz gozatzeko hitzaldia daude.

Dindaia Fundazioak biharko, asteazkenarekin, helduentzako eta haurrentzako tailerrak prestatu ditu. Euskaraz izanen dira, Ziudadelan. Euskarazko programazioaren barruko ekintza da. Arratsaldeko bostetan hasiko da, doan.

Zazpietan, Zabalguneko Civivoxean, Cristina Gonçales psikologoa ariko da, aisialdia eta denbora libre gozatzeko gakoak ematez. Ongizatearen, bizitza osasungarriaren eta elikadura onaren zikloaren barruan. Sarrera, doan. Elbarritasunen bat dutenentzako prestatua.

Ingurumen Heziketarako Museoan, asteazkenean, arratsaldeko zazpietan, Mujeres a golpe de pedal hitzaldia. Gaztelaniaz izanen da. Erkuden Almagroren eskutik, Bizikume taldeko sortzailea. Ingurumen Iraunkorrerako gelako programaren parte da, sarrera, doan.

Gazteriaren etxeko udako ikastaroetan izena eman daiteke jada. Zortzi ikastaro eta bost doako tailer prestatu dituzte. Izen ematea, Gazteriaren Etxean.

Kantu eta Hitza zikloaren karietara, bihar, ostegunarekin, zortzi eta erdietan, Erraldoien Txokoan. Maialen Errotaberek eskainiko du kontzertua, eta Biluzik haren azken lana aurkeztuko du. Sarrera, doan izanen da, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Iturramako Civivox aretoan, zineforum saio berri bat. Carmina y amen pelikula proiektatuko dute. Paco Leonen lana. Hamabi urtetik gorakoentzat. Arratsaldeko seietan izanen da, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Aste honetan, polen maila baxua da olibondoetan, quercusetan, plantagoetan eta gramineoetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!