Kondestbel Civivox aretona, gaur, astelehenenarekin, arratsaldeko zazpietan, literatur topaketa, Maiatz aldizkariak antolatuta, euskaraz idazten duten egile nafarrekin. Iruñea Bayona jumelagearen inguruko testuak ere izanen dira. Doan.
Iruñeko Udaltzain eredua sortzeko ekarpenak egin ditzakete 18 urtetik gorako iruindarrek. Ekarpenak egiteko, maiatzaren 16 baino lehen izena eman beharko dute, 010 zenbakira deituta eta haien telefono zenbakia eta helbide elektronikoa emanda. Hala, inkesta bidaliko diete. Inkesta erantzuteko epea maiatzaren 17tik 20 arte egonen da zabalik.
Denda naiz kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, zortzi denda berritzaile martxan jar daitezen. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro europarrarekin elkarlanean, ekonomikoki lagunduko dituzte proiektuak. Maiatzaren 16 arte aurkeztu ahalko dira.
Guraso eskola, bihar, asteartearekin, Sanduzelaiko Civivox aretoan. Irakasle eta psikologo Carmen Azparrenek burmuina eta ikasketa izanen ditu ardatz. Hitzaldia zazpietan hasiko da, eta musu truk izanen da.
Arratsaldeko zazpietan ere, Kondestable Civivox aretoan, IKT asteartea. Julen Linazasoro teknologia berrien adituaren eskutik. Sareko zibersegurtasuna hartuko du hizpide. Sarrera, doan.
Zinema irisgarria. Las horas pelikula emanen dute, Ikusi, entzun eta txalo jo zikloaren barruan. Retina Navarrarekin batera antolatua. Mendillorriko Civivoxean izanen da, arratsaldeko zazpietan, doan. Aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta (edota 948 420 100 zenbakira, sakalakotik zein Iruñerik kanpo). Aste honetan, polen maila baxua da pinuetan, olibondoetan, ezpata plantainetan, graminietan eta quercusetan.