Ilargiak beste inork baino hobe dakizki egunak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mar. 9a, 12:35

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, ilargi egutegiari buruzko hitzaldia eta Hotzikara. Ipuin erotikoak ikuskizuna daude.

Iraunkortasun Ikasgelaren karietara, gaur, asteazkenarekin, ilargi egutegiari eta baratzeari buruzko hitzaldia izanen da Ingurumen Heziketarako Museoan. Hizlaria, Aingeru Tabar baratzezaina. Ordua, zazpiak. Sarrera, musu truk.

Gaur ere, zazpietan, hazkunde pertsonalaren inguruko zikloaren beste hitzaldi bat izanen da Arrosadiako Civivoxen. Goiburua: Zaren bezalakoa zara ala marketinga saltzen duzu. Ana Apestegia Coucha izanen da hizlaria, gazteleraz, eta sarrera doan da.

Gaur bertan, Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloa. Arratsaldeko zortzietan, Nafarroako Antzerki Eskolan, Ines Bengoak Hotzikara. Ipuin erotikoak ikuskizuna taularatuko du Ines Bengoak. Sarrera, zortzi euroan. Ikasleentzat, bostean.

Civivox sareak eskainitako 255 ikastaro, tailer eta bisita gidatuetan izena emateko epea, zabalik. Hiruko azken hiruhilekorako da. Izen ematea, 010 zenbakian, pamplonaescultura.es webgunean edota zazpi civivox zentroetan.

Lau urtetik gorakoek hitzordua dute bihar, Arrosadiako Liburutegi publikoan. Ipuinaren ordua izanen da. Loli Frances narratzaileak Sofia, musika maite zuen behia, Kamal eta koloretako kometa eta Area zapatetan ipuinak kontatuko ditu. Gaztelaniaz izanen da.

Gazteriaren Etxean, ostegunean, arratsaldeko zazpietan hitzaldia: Meatzeak eta indarkeria sexuala Kongoko Errepubilka Demokratikoan. Alicia Alemanen eta Justine Masikaren eskutik. Alboan elkarteak eta SEIk antolatuta.

Arratsaldeko zazpietan ere Haizea Erkizia terapeutak bizirautearen psikologiaren inguruko konferentzia eskainiko du. Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta. Naturan bizirautearen inguruko zikloaren parte da hitzaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!