Bihar, ingurumen Heziketarako Museoan, Muskilda eta Iratiko oihana dokumentala, gaztelaniaz, Berezko Nafarroa seriaren baitan. Bi saiotan eskainiko dute: 11:30ean eta 18:30ean, doan.
Eta, bihar ere, Sanduzelaiko liburutegi publikoan, Planetaren arazoak umeentzako tailerra egonen da, Greenpeacek koordinatuta. Boste eta hambi urte artekoentzat. Bost eta erdietan izanen da, doan.
Arratsaldeko zazpietan #MartesTIC zikloa, Gabonetako erosketa teknologikoen karietara. Eva Rodriguez formatzaileak zuzenduko du, arratsaldeko zazpietan, doan.
Asteazkenean, udalak antolatutako Gabonetako ekintzak hasiko dira. Gabon kantak abestuko dituzte erdigunean, hamarretan hasita. Arratsaldean, sei eta erdietan, Gaztelu enparantzan musika egonen da eta Gazteriaren etxean zortzietan dantza erakustaldi bat.
Jasangarritasun Gelan, asteazkenean ere, Irunberriko arroila, ardatz. Mariano Larraz biologoak eskainiko du konferentzia, arratsaldeko zazpietan, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan. Sarrera, doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.
Ordu berean, alegia, zazpietan, mintzaldia egonen da: Gabonak gozatzen eta osasuna irabazten ikasi izenburupean. Zabalguneko Civivox aretoan izanen da. Nutrizioan aditu Mirta Colomak eskainiko du.
Antzerki Aroa zikloak aurrera darrai. Asteazkenean, zortzietan Zergatik Jamil? obra taularatuko du Tartean Teatroak, Antzerki eskolan. Sarrera, zortzi euroan; bost, irakaskuntza taldeentzat.