Gaur, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko iraunkortasun gelan, Pitillaseko urmaelaren inguruko konferentzia. Hegaztien Behatokiko gida Alberto Jimenezek gidatuko du. Arratsaldeko zazpitan, doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.
Gaur ere, arratsaldeko zazpietan, adin nagusiko pertsonen elikaduraz ariko dira, ongi izatearen eta elikadura osasungarriaren zikloaren karietara, Marian Alonso Cortés elikaduran adituaren eskutik. Doan. Zabalguneko Civivox aretoan.
La Coja dansa konpainiaren Qualsevol dantza espektakulurako sarrerak, salgai. Obra bihar izanen da, ostegunarekin, Iturramako Civivox aretoan. DanZ. Dantza espazioa zikloaren parte da. Sarrerak, Iturramako Civivox aretoan zein sarean, hiru euroan.
Bihar, arratsaldeko zazpietan GREIMeko kide Antonio Aretxabalak eta Paco Valerok Nepaleko lurrikaretan salbamendu taldeek egindako lanaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Mendillorriko civivox aretoan, sarrera doan.
Arrratsaldeko zazpietan ere, Gazteriaren Etxean, Udare elkarteak bideokonferentzia antolatu du, masai etniako kide Colletarekin, herri horren berri izateko xedez. Sarrera, doan.
Ostegunean, ahozkotasunaren jardunaldiek Arthur Millerri eskainiko diote saioa, konferentzia baten bidez. Civivox Kondestablen, hark garatutako gizarte antzerkia izanen da zutabea. Maria Felisa Lopez filologoak emanen du. Doan.
Eta irekita dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. 28 ikastaro eskainiko dira: besteak beste, kirola, dantza, estetika, kultura eta norberaren garapena. Horiez gain, hamahiru informatika ikastaro. Hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteek gazteriaren etxean eman dezakete izena