Aroztegia sutan?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko api. 22a, 11:52

Belaze ederrean, biribilean eserita ageri dira hogeitaka lagun. Argazkia polita da, baina Lekarozeko Aroztegian sua pizteko arriskua dago. Proiektu inmobiliario handi bat hastera doa eta lanak galarazi nahi dituzten hainbat pertsona kanpaldian antolatu dira. Hori bera gutxi ez, eta guardiazibilak ere hasi dira haien partea aldarrikatzen. Osagaiak badaude istilurako, bistan da, horregatik ez naiz ni sartuko horiek hauspotzera.

Baina gaiak oroitzapen bat ekarri dit gogora. Italiako Dolomitetan jakin nuen bertako nekazarien eta turismo enpresen artean izandako gatazka baten berri. Nekaziariek natura ustiatzen zuten, basoak gobernatzen zituzten etxe eta etxolak egurrez eraikitzeko, eta haien ganaduak bazkatzen ziren belazeekin edertzen zen paisaia, gero turismo enpresek baliatzen zutena bisitariak erakartzeko. Halako batean, ordea, hauei otu zitzaien esnekiak kanpoan erosten hastea, prezio hobean lortu zitzaketeelako. Eta hor piztu zen gataka. Nekazariek argi arrazoitu zuten: “Ez badiguzue esnekirik erosten, ganadua kendu beharko dugu eta akabo belazeak. Hori gabe, basoen zaintzari ere ezingo diogu eutsi, beraz akabo paisaia. Eta paisaiarik ez badago, akabo zuen jarduna” Berehala itzuli omen ziren turismo eragileak bertako esnekiak erostera.

Parabolaren ikasgaia? Arazo komunitarioei, erantzun komunitarioak.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!