Iraganaren albuma

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mai. 11a, 12:57

Argazkian Iñaki Rekarte ETAko kide ohia, joan den astean Lucio Urtubia ikusi genuen toki berean. Iñaki ere serio aritu da iraganaz, zintzo, adierazkor eta ausart. Baina, Lucio ez bezala, Iñaki damututa dago egindakoaz, nahiago zukeen egin izan ez balu, eta uste du ondorio kaltegarriek iraun egingo dutela luzaro. Areago, ez du dagoeneko sinesten bere borroka eragin zuen helburu politikoan, eta berdin zaio gauzatzen den ala ez.
Horrez gain, gordin aritu da ekintzaile denborez, nola sentitzen ziren heroi eta gerra handi baten partaide, politika neurri batean mespretxatuz. Eta aho-bilorik gabe azpimarratu du formakuntza urria, antolamendu eskasa eta agindu-emailearen arinkeria, desmitifikatze ariketa interesgarria osatuz.
Niri, oro har, gogorra egin zait lekukotza, Luciorena ez bezala. Eta oso argigarria, sasiko logikaren barrunbeak ezagutzen hasteko. Horrelako eta bestelako kontaketa subjetibo eta zintzo askorekin osatuko litzateke –eta osatuko da- hain beharrezkoa dugun iragan kolektiboaren albuma.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!