Catalunya: estatu-arazoaren erakusle argia

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2017ko urr. 2a, 16:32

Agur. Catalunyan atzo gertatutakoa historikoa izan da. Espainiar Gobernuak errepresioa eta bortizkeria baliatu arren, Catalunyako karrikak jendez gainezka eta hautestontziak botoz beterik egon dira.

Espainiar polizia kolpeka saiatu da herritarren botu-eskubidea galarazten; gazte eta zaharrak gupidarik gabe joz, 800 inguru dira zauritutakoak. Horixe da errealitatea, nahiz eta Raxoik erran ez dela erreferendumik egon eta espainiar demokraziaren kontrako eraso bat izan dela.

Eskuindarrendako botu eman duten herritar baketsuak biolento arriskutsuak dira, eta herritarren kontra kolpeka aritu diren poliziak demokraziaren defendatzaileak omen dira.

Estatuko agintariek, kataluniarren eskubideak urratuz, erakutsi dute beldur diotela herritarren hitzari, beldur demokraziari, azken batean. Catalunya estatu-arazoaren muina da uneotan.

Aldean, joan den astean, Irakeko Kurdistanen bozkatu ahal izan zuten Iraken eskuartzerik gabe. Katalunian gertutarikoa Turkian izan balitz, Europako herrialde guziek ozen salatuko zuten; halere, Europako Estatu kide batean gertatu denez, Europako agintariak ahapeka aritu dira aferaz.

Beraz. orain arte bezala aurrerantzean ere, kataluniarren iniziatibak eta gainerakoon elkartasun aktiboak erraztu behar dute askatasunerako bidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!