Gidarien adikzio berriak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2017ko mai. 15a, 16:16

Agur. Guztiok ezagutu ditugu gidarien biktimak: biktima baitira harrapatutakoa eta erruduna. Are gehiago, jotakoa hiltzen bada edota betiko ondorioak baditu, erruduna kulpaz betea gertatuko da sekulako.

Halako hobena pairatzen duten batzuk ezagutu ditut eta, beharbada, horregatik, are ulergaitzagoak iruditu zaizkit azken asteotako harrapaketak. Alkohol eta droga nahasketa ezberdinen mendeko gidariak jo dituen txirrindulariak, telefono mugigarria begiratzeagatik oinezkoa harrapaturikoa, eta abar.

Horrez gain, aurreko egunean, autoko GPS gailuarekin tematuriko gidariaren kasuaz irakurri nuen: oinezkoa zebrabidean bertan jo zuen. Gero eta argiago dago: autoeskolek ez dute behar bezalako arrakastarik autoa arma arriskutsua dela irakasten.

Nire iritziz, gidabaimenaren puntu guztiak galdutako istripu eragileen gaineko kontrolak erabat zorroztu behar dira. Pertsona horiek erakutsi dute ez direla kontziente eskuarteko armaren arriskuaz eta, beraz, egiaztatu behar dute haien gaitasuna.

Gainerakook ere badugu zer ikasia. Bideko seinaleez gain, zentzumena dago: gidatzean arreta osoa behar da. Tentuz ibili arren, ezustekoak nornahiri gertatzen ahal zaizkio, eta ondorioak arintzeko modu bakarra erne ibiltzea da. Badakit astun samar aritu naizela, baina adiskide bat baino gehiago istripuz galdu izanagatik adoretu naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!