Agur. Maiz egiten du irri eta orduan gingila ikusten zaio goiko ebakortzak falta baititu. Halere, ez du batere lotsarik eta maiz zabaltzen du bere ahoa zurekin mintzatzeko edo harekin kantatzeko. Gizon ttipia eta alaia da. Orain dela urte batzuk jubilatu zen eta, ordutik, amets izan du eskuindarrak agintetik botatzea.Diru publikoa interes pribatuetarako nola baliatu duten segitu du: kapituluz kapitulu, eskandaluz eskandalu. Jubilatua dago baina hautagai aurkeztu da bere salaketa inoiz baino ozenago adi zedin. Berak bazekien zerrendako azkenekoa izanik ez zitzaiola tokatuko zinegotzi izatea, baina alkate bailitzan, berdin-berdin ospatu du ezkertiarren aurrerapausoa.Bere auzokideei ere botua eskatu zien: ijitoak dira eta, gehienek, ez dute lanik. Berak erran zien lanik ezin ziela ziurtatu baina itxaropen bakarra guztiok justizia sozialaren norabide berean bultzatzea dela. Sei botu eman zien. Antza, guztiak joan ziren igandean bozkatzera.Orain botuak kontatu dituzte, eta ametsa piztu zienena atera da garaile. Izanen dugu askiardura Antonioren eta auzokide ijito horien ametsaren erdia bete dadin?