Ama-hizkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2025eko urriaren 29a

Ikasturte hasieran hautsak astindu eta nagiak ateratzea tokatzen zaigu. Poliki-poliki, hanka-puntetan, orekari eutsi eta ahal dela, eutsiz-eutsiz, zurrunbiloari eustea. Denborak, ordea, konturatzerako egiten du enbido eta hordago, eta bi hilabetean txilipurdika-txilipurdika jartzen gaitu hautsak astinduz baino hautsak harrotuz, hanka-puntetan baino lokatzetan plasta-plasta. Eta urduri, errealitatearen erpinek laztan ez eta zizta egiten dutela konturatuta. 

Eskola ikasturteaz ari naiz. Hezkuntzaz. D ereduaz. Euskaraz. Ikastetxe batean hasi berri diren umeez eta haien familiez. Egokitu gara, negar egiteari utzi diogu, pozik goaz eskolara, lasaitu gara eta lasaitu garen neurrian jarri dugu begia beste gai batzuetan. Bi hilabete hasi ginela. Iritsi da momentua. Eta kraska galdera potoloak eta kezkak familiek irakasleei: eta euskara? Zer moduz? Egiten dute batere? Zuengana euskaraz zuzentzen dira? Bileran, helduen artean, euskara dezente entzuten da, espero baino gehiago. Umeen artean batere ez. Alabak dio berak eta andereñok bakarrik egiten dutela euskaraz gelan.

Eta bada galdera bat barrua jaten didana. Eta gako handietako bat, edo gakoa, dela uste dudana: Guraso euskaldunak dituzten, edo aita edo ama euskalduna duten umeen ama-hizkuntza zergatik ez da euskara? 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!