Non kokatu paradigmaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Otxoa 2026ko urtarrilaren 28a

Hizkuntza transmisioan soldatapean lanean dauden batzuengandik sumatzen dudan fenomeno batekin natorkizue, izan begirale, guraso, irakasle, zuzendari, Udaleko teknikari edo zinegotzi, guraso elkarteko kide, euskalgintzako kide... Bakoitza bere esparruan, bere miseria, bere eragiteko aukera eta ardura mailarekin.
Hizkuntza larrialdi egoerak behartuta normalizazioaren inguruan elkarlanean oinarritutako proposamen batekin beraiengana hurbilduz gero, batzuen erreakzioa hauetako bat izaten da:
1) “Barkatu, nor demontre zara zu?”. Erreakzio oldarkorra, kide baten gutxiespena eta ikuspegi jerarkiko eta gremiala.
2) “Hori hemen ezin da”. Etsipena. Asimilazioa.
3) “Aha, ongi da, hitz egingo dugu”. Hitzetatik ekintzetara pasa nahi ez dutenak baina antzepen bat egiten dutenak.. Gardentasun falta, jukutria, inertzia burokratak,...
4) “Beste hauek ez badute eragiten...” Immobilismoa arrazoitu ardura beste eragile bati egotzita.
Zorionez paradigma aldaketa ulertu eta pauso bat aurrera ematen ari diren geroz eta pertsona gehiago badira, oso ongi ulertzen dutenak guk ez daukagula normalizazio planak sustatuko dituen Gobernu bat, edo ez daukagula kultur kontsumo edo aisiarako eskaintza hegemonikorik, edo digitalizazioak euskara zokoratuta duela, eta ondorioz, guk elkarlanean egiten ez duguna beste inork egingo ez duela ulertzen dute. Baina oso adierazgarria da batzuetan topatzen diren erreakzio eta inertziak. Franz Fanonen “Los condenados de la tierra” -n eta Arturo Jauretcheren “Estatuto legal del coloniaje”-n irakurri izan ditut horietako logika batzuk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!