Iruñerrian, D ereduko ume guztiek euskararen erabilpen maila eroso bat ez dutela lortzen egi berdadero bat da. Beraien bizitzan zehar, euskarazko esperientzia biderketa eta esperientzia anitz nahikoa ez dituztela batzen gako garrantzitsuenetako bat dela esango nuke. Eskolatik haratago, euskara hutsezko zirkuituak behar ditugula argi dago beraz. Euskara dinamizatuko eta murgiltzea zainduko duten begiraleen formakuntza behar dugula ere bai.
D ereduko Guraso Elkarteek euskara hutsezko eskolaz kanpoko jardueren eskaintzak ateratzen dituzte urtero. “Sortzen” ikastetxe publikoen lokarria dela gauza ezaguna da. Mugakideak garen herri eta auzoetan, ondokoek euskaraz zer eskaintzen dutenaren berri ez dugu izaten normalean. Eta euskarazko jarduera askotan, matrikula minimoetara ez ailegatzeagatik, jarduera asko bertan behera gelditzen direla ongi dakit. Ikastetxe jakin bateko jarduerak kanpoko beste ikasleei ere eskainiko balitzaie euskarazko zirkuituak handitzeko bidean jarriko ginateke. Erdarak duen eskaintza potentearen baliabideak ez ditugula oso garbi dut. Baina teknologiak, eskaintza hauen zabalpena, izena emateko erreferentzialtasuna eta Guraso Elkarteei lana erreztuko lieken automatizazio ezberdinak lortuko balitu...
Besterik gabe, horretan ari gara.